XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Bainan, kasu onetan fedea ez da kontsolagarri gertatzen; izan ere, fedeak ez bait du azaltzen guk nola asma dezakegun, giza-gaitasunak ezin edatu aal izan dituan arengan nolatan egon diteken izadi-gaiñeko bizitzaren betetasuna.

Fedeak misterioa uki-gabe uzten du, bainan ala ta guztiz argi pittin bat egiten digu, aur baten eriotzaren aurrean kristau-jarrera jator bat izan dezagun naikoa dana.

Negar egiten diogun aur onek sinismenaren eta kristau-bizitzaren azia artu zuen bataio-uretan.

Kristau-bizitza, jatorrizko bizitza bezelaxe, azitzeko ta zabaltzeko zan.

Bera egite libreak eta erantzukizunezkoak egiteko gauza ez bazan ere, bataiorako onartua izan zan; bainan, au orrela bakarrik izan da posible: guk, kristau-alkartea osotzen dugunok, aren azieraren eta aurrerabidearen erantzukia gure gain artu dugulako, alegia.

Jainkoak utzi du asitako lana gorabidean joan ez zedin, bainan uste dugu Jainkoaren ontasunak eta aal-izateak aurkituko duela guretzat ez-ezaguna dan bide bat, aur jaioberrian ereindako azia nolabaiteko betetasun-maillara eldu dedin.

Guk dakiguna auxe da: gure konpromisoak zutik dirauela bere balio osoan, izan ere geure bataiotik eta benetako sinismen-alkarteak eratzeko premitik jaiotzen bait da.

Sinismen-alkarte auetan kristau guztiek naiz aurrek naiz larriek fedean eta maitasunean aurreratzeko giro egokia aurkitu bear dute.

Liturkizun au une egoki bat gerta dedilla guretzat, bataioari ta bataio-konpromisoei leialak izateko gure erabakia sendotzeko garai egokia.

Ori izango da guretzat biotz-gozagarririk bikaiñena, maite genduen N-ren eriotza onartzea zail egiten zaigunontzat, biotz-gozagarririk bikaiñena.

Aur bataiagabeak

Erostak 3, 17-26

Zenbait garaitan itzak alperrikakoak dira, ta biotza-gozagarri izatea nai genituzken itzak, itz arrunta ta eragabeak biurtzen dira.

Gertaera mingarri batek bildu gaitu emen.

Aurtxo baten eriotzak ekarri dion atsekabe ta min garratza jasaiten ari da familia bat.

Gizon bezela ezin ulertu dugu, ta kristau-fedeak ere pozbide geiegirik ez digu eskeintzen.

Ala ere, ez gera etsipen gaiztoren eta samintasunaren mende erori bear.

Ixiltasunean ausnar ditzagun entzun ditugun itzak (...).